Hala nola, haserako jokoak demagun bote luzearen antzekoa den horrek, pilotasoro edo espazio librean arituko ziren.
Geroago kale edo plaza irekietan bote lizean arituz han ere. Oraindik jokorako egokituriko elementurik gabe.
Harresiak eta kaleak pilota jokorako aztarnak uzten hasiko dira. Jokoa berak gizartean sustraiak botatzen hastean.
Hala nola kaleek sortu zezaketen arazoak kontutan izanda, harresi kanpoko edo plaza berriak egokitzen hasiko dira. Hauek, eraikin beti lotuak edo bereziki eraikiko den errebote paretarekin egingo direlarik.
Ordurako ble jokoa ere gustokoa izanda, joko berrirako eta joko tradizionalerako egokitutako espazioak eraikiko dira. Luzean, errebotean eta blran aritzeko alegia.
Bleak, jokoaz gain espazioa egokitu beharra ekarriko du. Errebote paretak altutuko dira eta berrienetan ezker pareta eraikitzen hasiko da. Batzuk ea 100 m koa izatera helduz.
Pilota plaza hauen harrakastak jokoa negozio bihurtzeko bidea irekiko du eta lehen jai alai profesionala irekiko da Donostiako Ategorrietan. Ordurako apostu eta desafio asko jokatu baziren ere, lehena izango da joko eremu itxia, eserleku finko eta eremu pribatuan eraikiko dena. Hemendik dator pixkanaka joko tradizionalaren gainbehera, joko berriak eta espazio itxiek pilota plazak eta espazio publikoa eraldatzea ekarriko bait du gure inguruko herri gehienetan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario