HONDALEA - ONDAREA - ARTEA - IRISGARRITASUNA
Badauka arteak gaitasun nagusi bat, guztiontzat izango dela. Hau da, entzun, ikusi edo iritsi ezingo dutenek ere, arteaz gozatu dezaketela.
Inklusioak, irisgarritasunak, artea unibertsala bihurtzen du. Artea inklusiboa izatea eskubidea beharko luke.
Donostiak bere aukerak mugatuta ditu gaur egun eskultura publiko batzuetaz gozatzeko; alde batetik haizearen orrazia. Haizearen orrazian pabimentuaren ezaugarriek ez dute errazten irisgarritasun baldintzak mugatuta dituztenei, paisaia horretaz gozatzeko aukera. 2018 urtean, proposamena luzatu zen, aukera guztiei luzatzeko. Egile berberaren Fleming i monumentua edo Besarkada ere paseotik maila batzuk altuago edo beherago daude kokatuak eta ezin dituzte gozatu, irisgarritasun arazoak dituztenak..
2016 urtean Cristina Iglesias eskulturgile donostiarrari, Urrezko danborra eman zioten. Merezimendu honek, donostiaren izena munduan zehar zabaldu dutenei ematen zaie. Alkateak, orduan aipatu ziona, Donostiak zor bat zuela eskulturgile donostiarrarekin. Kontutan izanda, Chillida, Oteiza, eta Basterretxea ren lanek, itsas eremuaren aurrea edertzen dutela, Cristina Iglesias ek aukeraketa berezia luzatu zion donostiako udalari.
Lana paolean kokatzeak, gestio administratibo batzu martxan jartzea suposatu zuen. Paolak, estatuko ministerioaren jabegoak izanda, eta serbitzu bat eskeintzen dutenez, proposamena erreztu ez duela esango nuke.
Gero lanak, ingurugiroari dagokionez, irla batean lanak egiteak suposatzen duten gainkostua aztertu eta azkenik 4 milioi euroko aurrekontua izanda, eta elikopterua eta guzti erabilita 2021 urtean gauzatu zen 2016 urtean luzatutako aukera paregabea.
Eskulturgileak aukeratu zitzazkeen, donostiako hainbat espazio publiko, Gipuzkoako plaza, San telmo museoko klaustroa, akuariumeko terraza, paseo berria, sagues...aukera asko zeuden.
Eskulturgileak ez zituen baldintzak ikusi. Ez zikioten baldintzarik jarri. Ez zikioten baldintzarik ezarri.
Eskultura santa klara irlan eraikitzeak, baldintzatu ditu hainbat bizilagun, hainbat bisitari eskultura publikoa ikusi ahal izateko.
Eskultura ikustea joatea doan da. Baldin eta itsaontzia baldin badaukazu edo bainujantziarekin joateko adorea baldin badaukazu. Irlarako txalupa erabiltzea erabakitzen badezu, ordaindu beharko dezu eta aurretik izena eman.
Eskultura ikusgarria da. Proposamena ikusgarria da. Txundituta uzteko modukoa. Bai exekuzioan eta bai neurrian. Proposamenak, naturak sortzen dituen eskultura isladatu du, kopiatu du, kalkatu du. Haizeak, itsasoko indarrak eta geologiak sortzen duten, eskultura organikoen irudia irlaren gainean, paolaren barruan isladatu du.
Hau da agian organikoa, naturala, egiazkoa ez dena. Eskultura, kutxa baten barruan sartu duela alegia.
Alde hortatik, akuarium alboan ere eraiki zatekeen. Izan zezakeen bere beirazko kutxa propioa, eskultura garbia eta naturarekin erlazio gabea bihhurtuko lukeena. Ze oinarrian, natura erabili du inspirazio modura, baina egongelako artelan bihurtu du.
Chillidaren haize orraziek, itsaoaren enbatak jasotzen ditu. Itsasoak eta haizeak, denborarekin bere itxura eraldatu du. Erdoil orbanak nabari zaizkio, bertako bihurtu ditu Chillidaren eskulturak. Beti eraldatzen dago.
Oteizaren hutsaren adierazpenak, kostako haizea eta itsasoaren kolpeak jasotzeko kokatua dago.
Cristina Iglesiasen artelana, babesean, hurrunean eta ezkutuan gordeta proposatu da.
Irisgarria ez izateko alegia.
Denok batera ikusi ez izateko. Altxor baten modura.
Guztiok ordaindu degun altxorra, baina, guztiok ikusiko ez deguna. Ez eta inspirazio iturri izan duen naturak ere ezingo du bereganatu. Naturak eskaini duena ezingo du naturak dastatu.
Artelan hau ez da guztientzat.
Artea batzuentzako eraikitzen dutenek, inklusiboa ez izatea erabaki dutelako.
Erreferentziak
https://es.unesco.org/news/acceso-cultura-todos-promover-acceso-universal-cultura-su-diversidad
https://www.diariovasco.com/san-sebastian/plataforma-inferior-peine-20180615001640-ntvo.html
https://www.santelmomuseoa.eus/atlas/index.php?lang=es&pag=1
https://www.eitb.eus/es/cultura/videos/detalle/8054250/video-documental-de-asier-altuna-sobre-proceso-creativo-de-hondalea/
No hay comentarios:
Publicar un comentario