2017/08/07

PILOTA JOKOA HARRESIETAN – JUEGO DE PELOTA EN LA MURALLA



http://www.armaplaza.eus/eu/berriak/287-martxoko-ezagutu-zure-hiria-pilota-jokoaren-inguruan-izango-da

Arma plaza fundazioak argitaratuta

Martxoko "Ezagutu zure hiria" pilota jokoaren inguruan izango da
"Pilota jokoaren ezarpena alde zaharretan aztertzen badegu" dio Carballok, "herri desberdinetan gertatu dena ikusita, guztien historiak badu parekotasunik. Hau ez da Hondarribian, oso desberdina izango. Baina badu Hondarribiko pilota jokoaren ezarpenak, berezitasun bat, besteekiko. Pilota Jokoa bera, ezarri zen leku adierazgarriena, gaur egun mantendu eta errespetatu dela. Agian, Gustave Colin irudigileak 1886 urtean irudikatutako "Laxoa partida Hondarribiako harresietan" marraztu zuelako. Agian, historiak, bigarren aukera bat eman nahi izan diolako, pilota jokoari".
Carballo irakasle – ikerlaria EHUko arkitektura eta Ingeniaritza Eskoletan. Koordinatzailea "Pilota jokoa gune historikoetan" izeneko tailerrean, Euskal Herriko Unibertsitateko Ondarea Zaharberritzeko Masterrean.
Osteguna martxoaren 16an 19:00etan, ARMA PLAZAko kultur eta turismo informazio gunean euskaraz hitzaldia eskainiko du Carballok.
Bi egun geroago, martxoaren 18an goizeko 11:00etan hasiko da bisita gidatua. Pilota jokoaren erakustaldia egingo da harresietan (Gernikako Arbola). ARMA PLAZA kultur eta turismo informazio gunetik hasita (dohainik).

No hay comentarios:

Publicar un comentario