2015/10/23

PELOTA JOKOAREN EZARPENA TOLOSAKO HERRIAN XVIII-XX



COAVN Gipuzkoa
"Arkitekturaren Mundu Egunarekin bat eginez, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak  urriaren 5ean  DOCOMOMxafla bat ipini zuen Tolosako Beotibar Frontoian, 1935ean Gregorio Azpiazu arkitektoak egindakoa. “Beotibar frontoia garai hartako arkitektura arrazionalistako adibide ezin hobea da, eta Gipuzkoako kultur ondarearen ikurretako bat da”, adierazi zuten Gipuzkoako EHAEOtik. Ekintza honetan Tolosako agintariek, Gipuzkoako EHAEOko ordezkariek eta pilotaren munduko kideek parte hartu zuten. Ondoren, Daniel Carballo arkitekto eta UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko (AGET) irakasleak Implantación del juego de la pelota en la Villa de Tolosa XVIII-XIX (Pilota jokoaren ezarpena Tolosako herrian XVIII-XXI) hitzaldia emango zuen." 

FRONTOIAK ETA PILOTA-JOKOA, EHAEO-k HAUTATUTAKO GAIA
"Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak frontoiak eta pilota-jokoaren gaia ardatz harturik zenbait ekintza antolatu ditu 2015eko Arkitekturaren Nazioarteko Eguna ospatzeko.
Datorren urriaren 5ean, DOCOMOMO xafla bat ipiniko du Tolosako Beotibar Frontoian, 1935ean Gregorio Azpiazu arkitektoak egindakoa. Ekintza honen osagarri, ondoren, Daniel Carballo arkitekto eta UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko (AGET) irakasleak “Implantación del juego de la pelota en la Villa de Tolosa XVIII -XIX” (Pilota jokoaren ezarpena Tolosako herrian XVIII-XXI) hitzaldia emango du, Tolosako Kultur Etxean
Pilota jokoa, hiri garapena eta kultur -garrantziaren garrantziaren arteko harremanean sakontzeko asmoarekin, EHAEOak, EHUko AGETek eta Campo Creativo Cero erakundeak Creative Commons Zinemaldia antolatu dute elkarlanean urriaren 22 eta 23rako, gai berearen inguruan. Frontoien inguruko zenbait ikus-entzunezko eta hitzaldik osatzen dute egitaraua. Besteak beste, EHUko ETSA/AGET-ko katedradun Manuel Iñiguez eta Alberto Ustarrozek frontoien eta espazio publikoaren inguruan egindako ikerketa lana, Azkoitiko Euskal Herriko Pilotari buruzko kulturgunearen proiektua ezagutuko dugu, Carlos López deCeballos arkitektoaren eskutik; Madrilgo Beti Jai frontoia babesteko prozesuaren berri ere izango dugu Fernando Larumbe, pilotari ohia, pedagogoa eta Salvemos el Frontón Beti Jai (Beti Jai Frontoia salbatu dezagun) plataformaren ordezkariarekin."

No hay comentarios:

Publicar un comentario